XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irazusta-tar Jon Andoni zanaren Joanixio ederki antolatua eta idatzia dagon edestizuna da, naiz batzuei zintzillu xamar, pitin bat ajolagetsu bere idazkera agertzen ba zaie.

Berak sortutako Joanixio, ongi asmatua; baitare Etarte baserrikoak, senar-emazte zearrak ta gazteak, sendiko guztiok.

Poliki antolatua Joanixio'ren Pampa'ko bizitza ta bere Euzkadi'runtzeko itzulia eta ederki konponduak ondorengo asmatu zituan gertaerak.

Orrek erakusten digu ba zuela Irazusta jaunak talentu naiko nobela baliotsuak egiteko.

Bere talentuak, nere iritxiz, beste gai irazarleak bear zitun.

Au ulerbide bat da nola atzerapengo ideoloji batek galerazten ditun aaltasun oberenak.

Gabriel Aresti'k, José Luis Alvarez Enparantza'k, José Antonio Loidi'k eta beste batzuk olerki ta nobela berriak argitaratu dituzte urte auetan, ta pozkarri da ikustea zerbaitxo aldatzen dabillela gaietan gaurko euskal literaturan.

Antzerki lanetan zerbait aldatu bear dala deritzait.

Aresti jaunaren alegiñez urrats batzuk egin dira.

Bestaldetik txalogarri da erbesteko antzerkilleen lanak euskeratzea Labayen'dar Andonik egin duen bezela Bertold Bretcht'en agerraldi bakarreko antzerkitz batekin.

Baño geienetan Toribio Altzaga'ren denporetan gaudela dirudi.

Jon Etxaide'ren Markesaren alaba, Montzon-Olaso'tar Telespor'ren Menditarrak eta Behia illa da eta beste egilleenak, apaiñak ba dira elez, beren gaietan nolako errealgetasuna, zer urrun dauden gaurko gizarte bizitza, gogo ta itxaropenetik!

Ba dirudi euskeraz idatzitako ertilanak, naiz nobeletan, olerkietan, naiz antzertilanetan, erriaren prolema egiazkoak baztertu bear dirala, pekatu ba litzake bezela erriaren oñaze, itxaropen eta borroketarentzaz idaztea.

Au esanez, onekin ez degu nai gure asmokoak ez diran idazleeri gure ikusgunera erakarri, ez.

Baño euskerak bear duen eta gure erriak bear duen literatura, antzerkia ta ertilana egin bear da.

Literatura eta ertilan guziak erriaren intziriak entzunik, gure aldietako heroek arturik, ta ez leen-leen denporetako artzaien bat.

Istoriak ematen ditunak aldendu gabe, gaurko egunean ba dira zergati ta gai asko euskal literaturagille artean aukeratzeko.

Artikulu au idatzia neukan Agirre'tar Joseba-Andoni-ren Saria pralle prantziskotar Gandiaga'ri eman diotela berria etorri zitzaidanean, bere poema Elorri-rengatik.

Bigarren saria Belloc'eko pralle batei, irugarrena Zaitegi apaiz jaunari.

Eztakit zenbat egille sari ori irabazi naiean presentatu ziran, eta eztiotet irabazleeri trebetasun ta ispiraziorik ukatzen.

Baño Elorri olerki mistiku ori naiz askorentzat bitxi eder bat izan arren euskal literatura erriaren artean indartzeko ezer emango ez duelakoan nago.

Euskerazko literatura erriarentzat egin bear, erriari eskein.

Ortan dago euskal kultura gaizkatzeko (salbatzeko) bidea.

Bestelakoz, literatura lanak egilleen atsegiña eta asebetetzea bakarra, atsegin narcisismus antzekoa, erriak irakurtzen ez ditun obrak, ta ikustera joango ez dan antzertilanak izango diralako.

Zulo aundi bat bete bear da lenbailen euskerazko literatura ta antzertian.

Alegiñak egin bear ditugu zulo ori estalitzeko.

Euskeraz ongi ta apain idazten duten idazleok gaurko gizaldiari laketsen dion gaiak arturik.

Gauz on bat izango litzake gazteleratik, prantzeratik eta atzerriko beste literaturatik lan baliotsuak euskerara itzultzea.